XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ramapithecus Gizonaren ezagutzen dan aurretikorik zarrena. Asia'n eta Afrika'n biziko zan dirala amabost milloe urte.

Giziztilariak (antropologoak) or ibili dira urteen urtetan, lenen gizona lurrean noiz agertu ete zan ezin erabagita.

Nai eta gai au ere batera ebatsita egon, amerikar bi agertu dira amabost milloe urte inguru agertu zanaren ziurtasunez.

Ramapithecus, gizonkia.

Yale'ko Unibersidadeko Elwyn L. Simons eta David R. Pilbeam goi jakintsuak dira.

Arritutako azur batzutan egindako ikasteak ditue bitarteko.

Euren ustez azur oriek Ramapithecus izenez ezagutzen zan gizon galdu batenak ziran.

Ba ekien jakintsuak antxiñetako gizaki ori Asia eta Afrika'n bizi izan zala zortzitik amabost milloe urtien bitartean.

Baiña ez ekien ziur zelako izango zan gaurko gizonen aurretiko zan gizaki ori.

Eta orixe da ain zuzen euren jakin naia: Zelako ete zan len-izaki ori?.

Simons doktorraren esanetan, Ramapithecus ori gizonkia zan eta bere ustez gizonaren izatearen antzik geien eukan izakirik zarrena.

Fisiku-gizaztilaritza edo antropologiari ostetasun garrantzitsuak emoten dautsaz ezaupide orrek.

Ramapithecus ori, benetan be, gizonkia izan ba'zan, Australopithecus deitu baten aurretiko izango zan.

Eta au gizonaren aurretiko jatortzat, aurrenentzat dauke.

Aldi-arteak gutxituten.

Chicago'ko Unibersidadeko F. Clark Howell doktorrak Afrika'ko Sorkalde zear 1969 urtean egin eban ikas-ostera baten, Australopithecus'en antzeko edo kideko izan eikezan arrituak (fosillak) arkitu zitun eta bitik lau milloeko antxiñatasuna emon eutsen.